XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MATEMATIKA 7

zenbaki razionalen Q multzoa 1

izena / eguna

IRAKURKETA 1

Liburu honen lehen parte honetan zatikien gaia aztertuko da.

Gai hau ez da berria zuentzako 6.Basikan ikusi bait duzue; halaz ere oraingo honetan han ikasi zenuena zabalduko da eta puntu berri batzuk sartu ere.

Joan zen urtean ikasitakoa errepasatuz hasiko garenez zihur egon erreza egingo zaizuela; hortaz animo eta aurrera!


Unitate osoaren puskak adierazi nahi direnean zatikien beharra begien bistako gauza da, eta gertaera hori ez da kasu bitxi bat, ez horixe!

Adibide ugari eman daitezke hara nola: jolas garaiaren iraupena ordu erdikoa da, etxetik ikastolara joateko ordu laurden bat behar da, amak gaztaren hiru laurdena ekarri zuen dendatik, aitak erosi zuen ardo botila hiru laurdenekoa zen eta abar...

Zatiki guztien artean sinpleenak ondorengo hauek dira:

... Ongi dakizuenez zatiki horien bidez unitatea hainbat puskatan zatitu ondoren parte bakar bat hartzen da.